Diziplina anitzeko taldea gara, berrikuntza eskuragarriago egiteko lan egiten duena

ACEDEren Living Lab gara, Irabazi asmorik gabeko erakundea, eta Sustapen Ekonomikoaren (Enpresen Klusterra) eremuan berrikuntza irekia inplementatzen dugu etxeko sektorean (Sukaldaritza Etxea, Etxe Osasungarria, Etxe Iraunkorra).

H-ENEA Living Lab-etik, negozio-ideien kontzeptualizazioarekin eta prototipoarekin lotutako ezagutza-jarduerak garatzen ditugu, hainbat eragile ekonomikok, instituzionalek, ezagutza-eragilek eta erabiltzaile-komunitatek parte hartzen duten pilotuak inplementatuz.
Diziplina anitzeko taldea gara, esperientzia eta ezagutza sozialak, teknologikoak, ekonomikoak, berrikuntzakoak eta proiektuen kudeaketakoak batzen dituena, diseinu propioko berrikuntza-metodologiak aplikatuz.

EUKENE BARRENETXEA LARRAÑAGA

XABIER GORRITXATEGI RETOLAZA

EÑAUT ITURBE ANDUAGA

LEIRE ZELAIA ARRESE

KONPETENTZIAK

Guretzat funtsezkoa da erabiltzaileei balio-proposamen laburrak eta ulerterrazak erakustea. Batez ere, kontzeptualak direnean. Batzuetan, proposamenak hainbat erakunde eta enpresaren lankidetzatik datoz. Kasu horretan, baterako proposamen bat lantzen da, probarako hautatzen diren pertsonei erakutsi aurretik.
Pilotuak badira, kontraste-esperientzia luzeagoa da, eta parte-hartzaileekiko interakzioa hainbat alditan gertatzen da, eta horiek egiten ari den prozesuaren ideia argia izan behar dute.

NOLA EGITEN DUGU

Metodologia propioa dugu, sorreraren lehen faseetan lankidetzan oinarritutako berrikuntza-proposamenak garatzeko. Gure helburua, gizartearentzat balioa sortzea da, lankidetza bitarteko definizio eta diseinu prozesuetatik sortutako balio-proposamenak ekarriz.
Gure bezeroei espazio bat ematen diegu irtenbideak modu kolaboratiboan sor daitezen, bertan, proiektuan parte hartzen duten eragile guztiek eskuhartzen dute bai balio-proposamenen bai proba pilotuen diseinuan eta testetan.

BEZEROAK ETA KOLABORATZAILEAK

Eragile anitzeko balio-proposamenak elkarrekin sortzeko proiektuak bultzatzen ditugu

Gure ibilbidean zehar, hainbat enpresa, erakunde eta antolatzailerekin lankidetzan aritu gara. Horiekin irtenbide berritzaileak garatu ditugu, hainbat ikaskuntza-arlotako ezagutzak partekatuz.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA