Elikaera

Elikagaien erosketa jasangarriagoa egiteko partehartze ikerketa digitala

732 pertsonak egiaztatu ahal izan dute diru gutxiren truke jasangarriagoak izan daitezkeela

semi-cubo amarillo

Gipuzkoako biztanleen erosteko ohiturak ikertzeko parte-hartze prozesu digitala, jasangarriagoak eta arduratsuagoak izateko helburuarekin

Elikaera proiektua Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoa finantzatzen du Etorkizuna Eraikiz Misioak 2023 programaren barruan, eta Osoigo Next, Eroski eta ACEDE Cluster del Hogar de Euskadi sustatzen dute.
Erosketa-saskian diru gutxi ordainduta jasangarritasunean nabarmen eragin daitekeela erakusten duen tresna digital bat diseinatu dugu. Erosketa-simulazio batean oinarritutako prozesu parte-hartzaile bat diseinatu dugu. Prozesu horretan, erabiltzaile bakoitzak nutrizio-dieta estandar bati dagozkion 10 elikagai-motatan, kategoria bereko 4 produkturen arteko hautua egin dezake. Produktu horiek emaitza desberdinak dituzte 5 jasangarritasun-adierazletan: plastikozko ontzien murrizketa, karbono-aztarna, tokiko produktua, elikagai-hondakinak eta ekoizpen-mota.
732 pertsonak esperientzia osorik burutu dute, jasangarritasunean hobetzeko aukera bat hautatu eta hori zenbat diruren truke gauzatu daitekeen egiaztatuta.

NOIZ
2023-2024

NON
Gipuzkoa

ERAGINA
0,56 euro gehiagoren truke erosketa-saski jasangarriagoa izan dezakegu.

PARTEHARTZAILEAK

732 pertsona
partehartzaile

EMAITZA

Erosketa-saskian diru gutxi ordainduta jasangarritasunean nabarmen eragin daitekeela erakusten duen tresna digital bat diseinatu da

PARTAIDEAK:

SmartEnCity

SMARTENCITY
Auzoetan parte hartzeko estrategien ko-diseinua

birgaitzen_2

BIRGAITZEN
Etxebizitzetan pobrezia energetikoa murriztuz

C-Servees

C-SERVEES
Berregokituriko aparatuen erosketa-pertzepzioa aztertzeko Living Lab-a