Your address will show here +12 34 56 78

Diziplina anitzeko taldea gara, berrikuntza eskuragarriago egiteko lan egiten duena

ACEDEren Living Lab gara, Irabazi asmorik gabeko erakundea, eta Sustapen Ekonomikoaren (Enpresen Klusterra) eremuan berrikuntza irekia inplementatzen dugu etxeko sektorean (Sukaldaritza Etxea, Etxe Osasungarria, Etxe Iraunkorra).

H-ENEA Living Lab-etik, negozio-ideien kontzeptualizazioarekin eta prototipoarekin lotutako ezagutza-jarduerak garatzen ditugu, hainbat eragile ekonomikok, instituzionalek, ezagutza-eragilek eta erabiltzaile-komunitatek parte hartzen duten pilotuak inplementatuz.
Diziplina anitzeko taldea gara, esperientzia eta ezagutza sozialak, teknologikoak, ekonomikoak, berrikuntzakoak eta proiektuen kudeaketakoak batzen dituena, diseinu propioko berrikuntza-metodologiak aplikatuz.

“Galderak egin eta birfomulatzen aritua. Galdera onarekin emanez gero, ez kendu begi-bistatik”

EUKENE BARRENETXEA LARRAÑAGA

“Lankidetza-inguruneak sortzen saiatzen gara, baliabideak batzeko eta estrategia ildoak ezartzeko, etorkizuneko beharrei aurrea hartu ahal izateko”

XABIER GORRITXATEGI RETOLAZA

“Proiektu batean parte hartzen ari diren eragileen hasiera hasierako kontzeptuei forma eman eta tangibleak bihurtzen laguntzen dugu”

EÑAUT ITURBE ANDUAGA

KONPETENTZIAK

Guretzat funtsezkoa da erabiltzaileei balio-proposamen laburrak eta ulerterrazak erakustea. Batez ere, kontzeptualak direnean. Batzuetan, proposamenak hainbat erakunde eta enpresaren lankidetzatik datoz. Kasu horretan, baterako proposamen bat lantzen da, probarako hautatzen diren pertsonei erakutsi aurretik.
Pilotuak badira, kontraste-esperientzia luzeagoa da, eta parte-hartzaileekiko interakzioa hainbat alditan gertatzen da, eta horiek egiten ari den prozesuaren ideia argia izan behar dute.

NOLA EGITEN DUGU

Metodologia propioa dugu, sorreraren lehen faseetan lankidetzan oinarritutako berrikuntza-proposamenak garatzeko. Gure helburua, gizartearentzat balioa sortzea da, lankidetza bitarteko definizio eta diseinu prozesuetatik sortutako balio-proposamenak ekarriz.
Gure bezeroei espazio bat ematen diegu irtenbideak modu kolaboratiboan sor daitezen, bertan, proiektuan parte hartzen duten eragile guztiek eskuhartzen dute bai balio-proposamenen bai proba pilotuen diseinuan eta testetan.

BEZEROAK ETA KOLABORATZAILEAK

Eragile anitzeko balio-proposamenak elkarrekin sortzeko proiektuak bultzatzen ditugu

Gure ibilbidean zehar, hainbat enpresa, erakunde eta antolatzailerekin lankidetzan aritu gara. Horiekin irtenbide berritzaileak garatu ditugu, hainbat ikaskuntza-arlotako ezagutzak partekatuz.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies