Goi Osasun Lab II
70 urtetik gorako pertsonentzako osasun-zerbitzu digitalak, Goierriko beste herri batzuetara hedatzea
Autonomia denbora eta pertsonen bizi-kalitatea luzatzeko pilotua

Prebentzioko Zerbitzu Komunitario Digitala sortzea, pertsona gehiagorengana modu jasangarrian iristea ahalbidetuko duena, gizartean zein ekonomikoki benetako inpaktua sortuz.
Zerbitzu hori pandemia zein normaltasun garaietan baliagarria izango dela uste da; izan ere, digitalizazioak aukera emango du etxe guztietara kalitatezko zerbitzu bat eramateko, adineko pertsonen autonomia sustatuko duena, haien sakabanatze geografikoa eta mugitzeko zailtasunak, gaitasun ekonomikoa eta muga fisiko edo kognitiboak kontuan hartu gabe.

NOIZ
2020-2021
NON
Ataun, Beasain, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Segura, Zaldibia
82 parte-hartzaile
EMAITZA
Goierrin 70 urtetik gorako pertsonentzako Prebentzio Zerbitzu Komunitario Digitala sortzea



PARTAIDEAK:

BETION
Telelaguntza-zerbitzua egokitzea narriadura kognitiboa duten pertsonentzat eta haien senideentzat
